2016ko otsailaren 3an Bilboko Udalak abian jarri zuen Bilboko Euskararen Aholku Batzordea. Batzorde honetan Bilboko Udalarekin batera herriko politika, kultura eta gizarte arloko zenbait eragilek parte hartzen dute.
Bilboko Euskararen Aholku Batzordearen xedeak honakoak dira:
- Bilbon euskararen ezagupena eta erabilera handitzea.
- Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea.
- Bilbon euskararen normalizazioaren alde lan egiten dutenentzat topaketarako, partaidetzarako eta eztabaidarako foroa izatea.
Eta xede horiek lortzeko, Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren (ESEP) edota euskararen arloarekin zerikusia duten planen eta programen garapenean lagundu eta proposamenak egingo ditu, bai eta Plan horren urteko kudeaketan jasotako proiektu eta neurrien jarraipena egingo ere.
Araudia: Euskararen Aholku Batzordearen funtzionamendu Araudia indarrean dago Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik 2017ko abenduaren 18an (BAO 2017-12-18; 239 zk.)
Memoria: Bilboko Euskararen Aholku Batzordea memoria 2016-2020