Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, ALKARBIDE bilgunearen -Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea- koordinazioari esker, abian jarri du D bitamina, aberastu bere heziketa! kanpaina, seme-alabak aurrematrikulatzeko garaia izanik, gurasoak animatzeko D eredua aukeratu dezaten seme-alabentzat. Horretarako, 3.000 informazio-liburuxka banatu dira 2010ean jaiotako umeen familien artean.
Uriko ikastetxeetan matrikulatzeko epea urtarrilaren 31n hasi eta otsailaren 10ean amaituko da. Kanpaina honek epe horrekin bat egiten du eta ume txikiak eredu bi horietan eskolatzearen onurak azpimarratzen ditu: umeen benetako elebitasuna bermatzen du eta, beste alderdi batzuen artean, umeen sorkuntza, komunikazioa eta kulturen aniztasuna ahalbidetzen du; beste alde batetik, ikerkuntza pedagogikoek adierazten dute eredu elebakarrek baino eskolako errendimendu handiagoa errazten dutela.
2011/2012 ikasturtean, Bilbon haur-hezkuntzan matrikulatutako umeen %94 euskarazko ereduetan matrikulatu dira, eta lehen hezkuntzan, %90era heldu dira.