Harrobia Fundazioaren helburua da lanbide-heziketa eta Euskarazko Prestakuntza eta Enplegu jarduerak sustatzea, eta baita enpresak, -Gizarte ekonomia oinarritzat dutenak nagusiki- sustatzea ere, betiere, horien jarduera euskaraz garatzeko konpromisoa badute.
Harrobia Fundazioak “Eskolatik lan mundura, euskaraz” jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko lanbide heziketan euskarazko eskaintza ezagutarazteko. Jardunaldiak maitzaren 16an eta 17an izango dira 10:00etatik aurrera. Hitzaldia, mahai-inguruak eta tailerrak izango dira. Tailerretan izena eman behar da maiatzaren 14a baino lehenago.
Horrez gain, erakusgai egongo dira erdi mailako eta goi mailako zikloak.
You must be logged in to post a comment.