2013ko ekainean beteko dira hogeita bost urte Obabakoak argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleontzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen bere bizitzan. Horiek horrela, Bilbo Zaharra Forum kulturguneak ahalegin berezia egingo du urteurrena gogorazteko.
Irakurketaz gain, hainbat ekintza antolatu dira Obabakoak “25 urte” lelopean; besteak beste, Arriaga ondoan jarritako karpan aipatu nahi ditugu:
- Ekainaren 17an: Foruma Bernardo Atxagarekin: 25 urte eta gero
- Ekainaren 18an: Foruma Ibon Sarasola eta Inazio Mujikarekin
- Ekainaren 19an: Foruma Iñaki Irazu eta Joxan Goikoetxearekin
Informazio gehiago: BilboZaharra Forum
You must be logged in to post a comment.