Atzo aurkeztu zuten lau urtez behin jokatzen den Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta bertan, besteak beste, Bizkaiko hamaika bertsolarik hartuko dute parte. Lehenengo kanporaketa hilaren 29an izango da Amasa-Villabonan.
Final handia berriz, Barakaldoko BECen izango da abenduaren 15ean eta bertan izango den bertsolari bakarra ezagutzen da gaur egun: Maialen Lujanbio 2009ko txapelketa nagusiko irabazlea.
Muina bertsogintzan jarrita, 43 bertsolarik, 14 gai-jartzailek eta 16 epailek hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Hona hemen Bizkaiko parte-hartzaileak eta bakoitzaren saioen inguruko informazioa:
Bertsolaria | Kanporaketak (herria) | Data |
Arkaitz Estiballes (Galdakao) | Markina-Xemein | 2013-10-05 |
Beñat Ugartetxea (Mallabia) | Markina-Xemein | 2013-10-05 |
Etxahun Lekue (Larrabetzu) | Oion | 2013-10-26 |
Fredi Paia (Algorta) | Amasa-Villabona | 2013-09-29 |
Igor Elortza (Durango) | Legazpi | 2013-10-19 |
Iratxe Ibarra (Markina-Xemein | Oion | 2013-10-26 |
Jone Uria (Algorta) | Markina-Xemein | 2013-10-05 |
Miren Amuriza (Berriz) | Oion | 2013-10-26 |
Oihana Bartra (Bilbo) | Legazpi | 2013-10-19 |
Onintza Enbeita (Muxika) | Markina-Xemein | 2013-10-05 |
Unai Iturriaga (Durango) | Tolosa | 2013-11-10 |
You must be logged in to post a comment.