Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, ALKARBIDE bilgunearen (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea) koordinazioari esker, abian jarri du D bitamina, aberastu bere heziketa! kanpaina, seme-alabak aurrematrikulatzeko garai heltzen denerako, gurasoak animatzeko D eredua aukeratu dezaten seme-alabentzat.
Horretarako, 2.700 informazio-liburuxka banatu dira 2012an jaiotako umeen familien artean.
Ikastetxeetan matrikulatzeko epea 2014ko urtarriletik otsailera izango den arren, lehenago banatu da informazioa gurasoek denbora izan dezaten euren zalantzak argitu eta hirian dagoen eskolaratzeko eskaintza aztertzeko.
Kanpaina honek ume txikiak euskarazko ereduetan eskolatzearen onurak azpimarratzen ditu: umeen benetako elebitasuna bermatzen du eta, beste alderdi batzuen artean, umeen sorkuntza, komunikazioa eta kulturen aniztasuna ahalbidetzen du; beste alde batetik, ikerkuntza pedagogikoek adierazten dute eredu elebakarrek baino eskolako errendimendu handiagoa errazten dutela.
2011/2012 ikasturtean, Bilbon haur-hezkuntzan matrikulatutako umeen %94 euskarazko ereduetan matrikulatu dira, eta lehen hezkuntzan, %90era heldu dira.
Ikusi Euskaraz eskolaratu