Biribilko 2022-2023 euskara ikastaroetan parte hartzea errazteko asmoz, luzatu egin da matrikulatzeko epea urriaren 14ra arte. Hiriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan lan egiten duten langileei beren-beregi zuzendutako eskaintza da. Ikastaro hauek Bilboko Udalak eta HABEk diruz lagundutakoak dira, kostu osoaren %80 bere gain hartzen dutelarik.
Web orri honen Heziketa atalean, ikastaroen inguruko informazio guztia (iraupena, ordutegiak, kostea, matrikulatzeko modua…) aurki daiteke. Horrez gain, bertan dago baita ere, ikastaroetarako izen-ematea on line egiteko formularioa. Ondoko telefonora deituta ere matrikulatzeko aukera dago: 688 739 015.
Ikastaroetara joaten diren merkatari eta ostalariei, zerbitzu bereziak eskainiko zaizkie:
– ikastaroetara joan izanaren agiria
– doako hiztegi komertzialak
– jendaurrean jarriko diren testu komertzialak (kartelak) euskaraz jartzeko doako itzulpen zerbitzua
Bilboko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako langileak ikastaro hauetan matrikulatzera animatu nahi ditu Udalak eta era berean, beste lankide edo merkatariei ikastaro hauen berri emateko eskatzen die.