Egilea: Aitor Zuberogoitia eta Pedro Zuberogoitia
Mota: Helduak
Argitaratzailea: Bilboko Udala. Euskara Zuzendariordetza
Orriak: 347
XX. mendean euskarak eta euskalgintzak Bilbon izan duten historia dakarkigute Zuberogoitia anaiek liburu atsegin eta irakurterraz honetan. Hori guztia mendean zehar Bilbon nagusitu izan diren garraiobideen eta zenbait auzuneren arteko lotura eginez lortzen dute: Abando eta La Roblako trena (1894), Kale Nagusia eta trolebusak (1940)…
Egileen beraien berbetan…
Ez etorri liburu honetara Bilboko euskarari buruzko azalpen zientifiko mardulen bila, irakurle, ez duzu eta horrelakorik topatuko. (…)
Liburu hau gure hiria hobeto ezagutzeko saiakera da: lerrook irakurrita izango duzu Diputazioaren Bilboko Euskara Katedraren berri, eta Euskal Herriko euskara hutsezko lehenengo astekaria ezagutuko duzu, eta Euzko Gaztedijakoen euskara ikastaro arrakastatsuak, (…) eta euskara hutsez jardun zuen lehen antzerki talde profesionala, eta haren aitzindari izan ziren Txinpartak eta Kriselu, eta Soroak-eko lagunak, gitarra elektrikoak eta euskara uztartzen, (…) eta Kafe Antzokiaren eta auzoetako euskara elkarteen jaiotzak eta beste pertsona askoren bizipoz eta tristurak: Ibaizabalera luze jausi zen jakintsu handiarenak, berbarako, edo euskaraz eta gorbata jantzita Albia madarikatu zuen gizonarenak, eta Joseba Altunarenak, eta Xabier Peñarenak, eta Julia Berrojalbizenak, eta Xabier Gereñorenak, eta Alfonso Irigoienenak, eta Karmele Goñirenak, eta Mikel Arrutzarenak…
Deskargatu liburua.