Erakusketa honen bitartez euskarak Bilbon izan duen lekua eta garrantzia jaso nahi da. XX. mendetik hona euskarak urian egindako ibilbidea erakusten da, euskarari ekarpena egin dioten pertsonak eta erakundeak ardatz hartuta. Erakusketa ibiltaria izango da. Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna gogoan hartuta egin den egitasmo hau, Bilboko barruti guztietan egongo da ikusgai.