Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, kultura digitalari buruzko HALA BIRALA! KANPUSA antolatu du, 2012an eta 2013an jaiotako neska-mutilei zuzenduta. Kampusa bi zatitan antolatuta dago: abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an, eta txanda bat zein bi aukera daitezke. Ordutegia: 9:30etik 14:00etara, Euskararen Etxean (Agoitz plaza 1, San Ignacio). Kanpusean, besteak beste, stop-motionekin eta musika, kartelak, bideoak eta bideojokoak sortzen esperimentatu ahal izango dute. Jarduera guztiak euskaraz egingo dira.
Programa horietan parte hartu nahi duten familiek plaza eskatu ahal izango dute urriaren 28tik (astelehena) azaroaren 11ra (astelehena), udal webgunean. Informazio gehiago: info@azkuefundazioa.eus (944 02 80 81) eta euskera@bilbao.eus (944 20 43 91).