Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak “Darabilbo” programa antolatzen du, aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko, modu lasaian eta kulturarekin eta aisialdiarekin lotutako doako jarduera ugarirekin.
Ekimen honen helburua euskara sustatzea eta euskaren erabilera normalizatzea da, hitz egiten duten eta euskaraz bizi nahi duten pertsonen artean. Euskara ikasten ari direnentzat da, euskara hobetu nahi dutenentzat, edo kultura eta aisialdia euskaraz bizi nahi dutenentzat.
Honako hauek dira, besteren artean, euskaldun eta euskaltzaleek euskara praktikatzeko eskaintzen diren ekintzak: jostorratz tailerrak, dastaketa tailerrak, auzoetako bisita ibiltariak, dantza tailerrak, bertso gosari eta askariak, teknologia berriak…
Horrez gain, aisialdiko programa honetan beste jarduera batzuk iradoki edo antolatu nahi dutenek Whatsapp mezu bat bidali dezakete zenbaki honetara: 607530132.
Hartzaileak:
16 urtetik gorako bilbotarrak, familiako jardueretan izan ezik.
Data:
Iraila-ekaina
Lekua:
Uriko barruti guztietan.
Informazio osagarria:
Izena emateko: http://darabilbo.blogspot.com/p/izena-eman.html
Informazio gehiago: http://darabilbo.blogspot.com/
Instagram: https://www.instagram.com/darabilbo/
Facebook: https://es-es.facebook.com/darabilbo