Egitasmo honen bitartez euren aisialdian euskaraz hitz egin ahal izateko aukera gehiago eskaini nahi zaie bilbotarrei. Horretarako hilero antolatzen dira zenbait ekintza Bilboko auzoetan.
Egitasmo hau 2013ko urrian hasi zen ikasleei, ikasle ohiei eta, oro har, euskaraz hitz egiten duten pertsonei eta beste pertsona batzuekin jardun nahi dutenei bideratuta.
“Darabilbok” 12 bat pertsonez osatutako taldeak proposatzen ditu, elkarlanean eta doan zenbait auzotan errepikatu daitezkeen edo eta behin baino gertatuko ez diren hainbat tailer eta ekitalditan parte har dezaten. Euskaldun eta euskaltzaleek euskara praktikatzeko eskainitako jardueren artean honako hauek izan dira orain arte:
- Trikot tailerrak
- Hizkuntz jarrerak, portaerak eta lidergoaren inguruko tailerrak
- Dastaketa tailerrak
- Elkarteekin Mahaian egitasmoa
- 8 Aste, 8 Museo
- Euskara Partyak
- Bertan Bilbo Hiri ibilbideak
- Bizikleta Martxa
- Dantza tailerrak
- Grabatu tailerrak
- Bertso gosari eta askariak
- Bilboko gozogintza
- Teknologia berriak – instagram
- …
Ekitalditik ekitaldira ekintzak aldatzen doaz.
Hartzaileak: euskal hiztunak
Data: urtean zehar
Agenda kontsultatu: hemen
Izena emateko: hemen