2018an bezala, aurten ere Euskaraldia, euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimen soziala, izango da azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte. Aurreko edizioan bezala, helburu nagusia da herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea. 15 egun euskaraz ekimen honetan parte hartzeko izen-ematea irailaren 24an hasiko da. Horretarako, aukeratu ahozbizi edo belarriprest rola eta eman izena ondorengo helbidean http://izenematea.euskaraldia.eus/.
Batu ditzagun guztion indarrak euskararen alde!
Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egitea uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez jakitean lehen hitzak, beti, euskaraz egitea; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzea. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eustea kideek ulertzen dutenean.
Belarriprest: Gaitasun eta aukeren arabera erabakitzea euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez da euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek uneoro euskaraz hitz egitea nahi da; eta horixe eskatzen zaie modu esplizituan.