Bilboko Udalak Mundu Bat Bertso egitasmoa eskaintzen du Bilboko ikastetxeetan, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen zuzendaritza tekniko eta gidaritzapean.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideek ikastetxeetan saioak antolatzen dituzte horretarako propio sortutako materialarekin (online materiala eta material fisikoa), bertso zaharrak, doinuak, kantak, oinarri teorikoak eta abar lantzeko.
Egitasmo honen helburuen artean daude euskararen ezagutza zabaltzea, ahozkotasuna lantzea eta euskararen erabilera irakaskuntza araututik kanpo eramatea.
Hartzaileak:
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak, B eta B eredukoak
Data:
Urritik maiatzera, astean ordubeteko saioak ikastetxean bertan.
Eskatzailea:
Ikastetxe bakoitzeko pertsona arduraduna.
Informazio osagarria:
- Urtero-urtero 30-35 ikastetxek parte hartzen dute egitasmo honetan.
- 1.200 partaidetik gora urtero.
- Bizkaiko Bertsozale Elkartea: https://www.bertsozale.eus/eu/bizkaia/fitxategiak/mundu-bat-bertso-1