Mundu bat bertso egitasmoa Bilboko ikastetxeetan antolatzen da gure herriaren kulturari buruz sakontzeko eta euskararen ezagutza handitzeko lehen hezkuntzako ikasleen artean. Egitasmo hau onetan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zuzentzen du, Bizkaia Irratiaren partaidetzarekin.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteko kideek ikasturte barruan saioak antolatzen dituzte ikastetxeetan beraiek sortutako materialarekin (lan-koadernoa, CDa, bideoa…) bertso zaharrak, doinuak, kantak, oinarri teorikoak eta abar lantzeko.
Hartzaileak: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak
Data: Ikasturtean zehar
Baldintzak:
- Parte hartzaileak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak izatea
- D eta B ereduko ikastetxeetako ikasleak izatea
- Urritik maiatzera astean ordubeteko saioak ikastetxean bertan
Eskatzailea: Ikastetxe bakoitzeko pertsona arduraduna
Informazio osagarria:
- Urtero-urtero 30-35 ikastetxek parte hartzen dute egitasmo honetan
- 1.200 partaidetik gora urtero
- Ekainean bertso saioa antolatzen da parte hartu duten ikasle guztiekin egitasmoari amaiera emateko
- Mundu bat bertso – Bertsolaritza eskoletan egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu