


Campos Eliseos antzokia bertsoaren topaleku izan da baita aurten ere. Ekainaren 4ean, ikasturte amaieraren atarian, kantuan igaro dute goiza Bilboko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek. “Mundu Bat Bertso” egitasmoaren baitan Bilboko 35 ikastetxe eta 95 taldek bertsolaritza landu dute ikasturte osoan zehar eta egitasmoa elkarrekin doinu eta kolorez borobildu dute.