2015ean eta 2016an jaiotako gaztetxoek aukera izango dute euskarazko kultura digitalera hurbiltzeko 3 eguneko kanpus honetan. Abenduaren 28, 29 eta 30ean izango da Euskararen Etxean (Agoitz plaza 1, San Ignazio), 9:00etatik 14:00etara. Programa honetan, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzarekin, gai hauek jorratuko dira: stop-motion, euskarazko bideojokoak, edukien sorkuntza, podcastak, argazkigintzako eta ongizate digitaleko tailerra, besteak beste. Jarduera guztiak euskaraz dira.
Parte hartu nahi duten familiek plaza eska dezakete urriaren 23tik (barikua) azaroaren 3ra (martitzena), webgune honetan: www.bilbao.eus/euskara/halabirala. 30 plaza daude eta zozketa bidez esleituko dira. Zozketaren emaitzak azaroaren 6an argitaratuko dira.
Informazio gehiago: info@azkuefundazioa.eus (944 02 80 81) eta euskera@bilbao.eus (944 20 43 91).
