![Irakurketa kluba eta literatura tailerrak euskaraz](https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/wp-content/uploads/2021/10/Diseno-sin-titulo.png)
![Irakurketa kluba eta literatura tailerrak euskaraz](https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/wp-content/uploads/2021/10/Diseno-sin-titulo.png)
Bilboko Udal Liburutegiak antolatuta, Begoñako eta Bidebarrietako liburutegietan literaturaren inguruan biltzeko guneak antolatu dira.
- Begoñako Liburutegian irakurketa kluba antolatuko da.
Kluba hilabetean behin batuko da, astelehenetan, 18:30etik 20:00etara.
2021eko azaroaren 8tik 2022ko maiatzaren 2ra bitartean izango da.
Izena emate epea urriaren 1etik 25era bitartekoa izango da Begoñako Liburutegian (bibliotecabegona@bilbao.eus. 944 734 754)
Plaza kopurua mugatua da eta esleipena zozketa bidez egingo da.
![](https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/wp-content/uploads/2021/10/Begonako-Liburutegia-721x1024.jpg)
- Bidebarrietako Liburutegian literatura tailerrak antolatuko dira.
Tailerrak hilabetean behin izango dira, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara.
2021eko azaroaren 25etik 2022ko maiatzaren 26ra bitartean egingo dira tailerrak.
Izena emate epea urriaren 1etik 25era bitartekoa izango da Bidebarrietako Liburutegian (animacion@bilbao.eus. 944 162 988).
Plaza kopurua mugatua da eta esleipena zozketa bidez egingo da.
![](https://bilbaoeuskaraz.bilbao.eus/wp-content/uploads/2021/10/Bidebarrietako-Liburutegia-718x1024.jpg)
Babes eta higiene neurriak
Segurtasuna eta osasuna babesteko helburuz, ekitaldi guztietan honako babes eta higiene neurri hauek bete egingo dira:
• Maskara: Espazioan, ezinbestekoa da maskara erabiltzea sartzean, irtetean, eta jarduera egiten den bitartean. Ikuskizunera datozen pertsonek euren maskara ekarri behar dute etxetik.
• Eskuak garbitzea: Espaziora sartzean, nahitaezkoa da eskuak gel hidroalkoholikoz garbitzea. Bertan eskainiko da.
• Jarlekuak: Sartzean esleitutako jesarlekuan egon beharko dira azaldutakoak.
• Irteera: Beren-beregi prestatutako irteeretatik irtengo da jendea. Saioa amaitutakoan, jendea modu ordenatuan irtengo da. Irteteko txanda iritsi arte, aulkietan eserita egon beharko da.