Bertan behera geratu dira oraingoz haur eta gazteentzako euskarazko programak
Euskara eta Hezkuntza Sailak bilbotarrentzat antolatutako ekintzak atzeratu egin ditu besterik iragarri arte
Egilera eta ilustratzailea. Bilbo Zaharra Forum
Begiratu zer egin dezakezun martxoan Darabilbon!
Rafael mikoleta euskarazko ipuin lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
Ipuin lehiaketa hau Bilbon erroldatuta eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzan dauden ikasleentzat da. 2020ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2020ko maiatzean jakinaraziko dira.
Lehiaketan lau kategoria daude, adinaren araberakoak, eta guztira hamabi sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko hiru. Gainera, beste bi sari emango zaizkie ‘Bilboko Balioen Agirian’ jasotako balioetako bat aipatzen dituzten ipuinei.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak omenaldia egin dio Labayru Fundazioari euskararen nazioarteko egunean, 50 urtetan izan delako euskararen erreferentziazko erakundea
Fundazioa 1977an sortu zen, zortzi urte lehenagotik kulturaren arloan garatzen ari ziren ildoei, esaterako Derioko udako ikastaroei, itxura instituzionala emateko.
Omenaldi honekin, hizkuntzaren sustapenean, zabalkundean, material didaktikoaren sorkuntzan eta irakaskuntzan egindako lana aintzatetsi nahi du Udalak, euskararentzat eta euskal kulturarentzat urte zailak izan baitziren.
Biboko Udalak “B-Tuber. Youtuber izarraren bila!”-en izena emateko epea ireki du 11 eta 13 urte bitarteko gazteentzat
Ekimenaren xedea da euskararen erabilera sustatzea 2006. eta 2007. urteen artean jaiotako Bilboko gazteen aisialdian
BERBAGUNEA. VIII. edizioa
Berbagunearen zortzigarren edizio hau Azkuna Zentroko atarian egingo da azaroaren 21ean, 09:30etik 19:30era. Goiburua: “Denon artean Euskara Eraikitzen”.