Urteak dira Zenbat Gara elkarteak euskararen irakaskuntzan diharduela eta bere azkenekoetako proiektua da Atoan! argitaletxea. Ez da ohiko argitaletxea, ekoizten dituen lanak ez dira euskarazkoak bakarrik, euskara irakurterrazekoak dira, hizkuntza ikasten ari direnei nahiz euskaraz jakin arren irakurtzeko ohiturarik ez dutenei zuzenduak. Xabier Monasterio (Bilbo, 1959) Atoan!-eko argitalpen arduraduna da.
II. Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketa astelehenean jarriko da martxan
Sari bakarra izango da, 1.500 eurokoa, eta erakusketa bat egingo da epaimahaiak aukeratutako lanekin.
Martxan da Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako XXX. edizioa
Urriaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek Bertan Bilbo liburuaren gaztelerazko itzulpena aurkeztu dute
Bilbon XX. mendean euskarak izan dituen gertakaririk garrantzitsuenak bildu dituzte liburu honetan.
Arantxa Urretabizkaia: “Bonsai tamainako sistema literario oso bat daukagu, gu ez ginen hainbeste amestera ausartzen”
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazlearen Zergatik panpox (1979) eleberria irakurriko dute Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Klasikoen V. Irakurraldian. Ekitaldia Arriaga Antzokian izango da ekainaren 14an, 08:00etatik 20:00etara. Hamabi orduetan 400 lagun inguru pasatuko dira Zergatik Panpox liburuaren pasarteren bat irakurtzera. Horien artean izango dira euskal kulturako, gizarteko, kiroletako, politikako eta beste hainbat arlotako pertsonaia ospetsuak.
Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak maiatzean eta ekainean
Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik Panpox liburuaren inguruan arituko dira Ana Urkiza, Gemma Lasarte eta Josune Muñoz.
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan euskarak nabigazioan izan duen garrantziari buruzko hitzaldia emango du Javier Goitia injineruak
Hitzaldia maiatzaren 22an izango da, arratsaldeko 7etan museoaren entzunaretoan.
Klasikoen 5. Irakurketa jarraian Arantxa Urretabizkaiaren “Zergatik Panpox” liburua irakurriko dute osorik jendaurrean
Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen irakurraldi hau ekainaren 14an izango da Arriaga antzokian.
Tom Sharperen Wilt eleberriaren euskarazko moldaketa ikusgai Arriaga Antzokian
Ados Teatroak eskainiko du antzezlan hau maiatzaren 23an eta 24an.
Begoña Ibarrolak bi liburu berri argitaratu ditu
Zeurea da errua eta Ausarten kluba Miren Agur Meabek euskaratu ditu eta ilustrazioak Pablo Auladellenak eta Joseu Luis Navarrorenak dira