Ostalaritzan euskararen normalizazioa eta presentzia areagotzea helburua duen ekimen hau Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Nontzefilmak lehiaketako izen-ematea zabalik dago
Nontzefilmak 2010 Zine eta Animazioko Film Laburren Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek otsailaren 26a baino lehen eman beharko dute izena. Filmak zinekoak nahiz animaziokoak izan daitezke, eta teknika guztiak onartuko dira.
Maialen Lujanbiok irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Historian lehenengo aldiz emakume batek, Maialen Lujanbiok, lortu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. Hernaniarrak buruz-burukoa Amets Arzallusekin jokatu zuen 14.500 bertsozaleren aurrean.
Eskola-kirolean euskara sustatzeko Euskara eta kirola egitasmoan parte hartuko du Bilboko Udalak
Bizkaiko 16 udalerrik eta bi mankomunitatek eskola-kirolaren bidez euskara sustatzeko Euskara eta kirola izeneko kanpainan parte hartuko dute, horien artean Bilboko Udalak. Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak koordinatu du ekimena.
BandenLehia.com txapelketako finala
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira eta Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, BandenLehia.com txapelketaren finala jokatuko da gaur (abenduak 4). Bilboko Rock Star aretoan, 19:00etatik aurrera.
Euskararen Nazioarteko Eguna: Gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoei omenaldia egingo die Bilboko Udalak
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko du Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoei omenaldia eginez. Frankismoaren garaiko une zail eta latzetan euskara Bilbon zabaltzeko eta bizirik iraunarazteko emakume horiek egindako lanaren esker ona agertu nahi die horrela udalak.
Euskarazko Produktuen Katalogoa
Bilboko Udaleko Euskara Sailak, urtero bezala, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 18.000 ale banatu ditu 6 eta 13 urte bitarteko bilbotarren etxeetan. Helburua, ume eta gaztetxoen artean euskarazko ekoizpenen kontsumoa bultzatzea da.
Literatur sariketetako irabazleen idazlanak argitaratu ditu Kultura eta Hezkuntza Sailak
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Alberdania argitaletxeak euskarazko bi idazlan plazaratu berri dituzte, saio bat eta olerki-bilduma bat, Bilboko Udalak antolatutako literatur lehiaketen azken urteotako edizioetan garaile suertatu direnak.
Euskara Sailak euskarazko filmen zikloa martxan jarri du Castañoseko udaltegian
Bilboko Udaleko Euskara Sailak antolaturik, euskarazko pelikulen zikloa emango da Castaños-eko Udaltegian (Castaños kaleko 11. zenbakian). Zortzi barikutan izango da urriaren 30ean hasita, 18:00etan eta familia guztiari zuzenduta bereziki, bertan azken urteotako filmik interesgarrienak ikusi ahal izango direlarik. Sarrera doan izango da.
Poesia astearen hamargarren edizioan 4.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte
Bilbaopoesiaren baitan aurten 65 idazle baino gehiagok hartu dute parte. Beraiekin, Mikel Urdangarin abeslaria, Bingen Mendizabal, Ruper Ordorika edo Bixente Martinez musikariak izan dira.