Bilboko Eztabaida Liga programaren helburua da Bilboko hainbat ikastetxetako Batxilergoko lehen mailako ikasleei ahozkotasunaren eta eztabaida akademikoaren ezagutzak hurbiltzea, baita haien euskaraz komunikatzeko gaitasunean trebatzea ere. Horretarako, Bilboko ikastetxeei saio praktikoak eskaintzen zaizkie. Saio horietan, modu dinamikoan eta euskaraz, komunikazio-gaitasunak eta ahozkotasuna lantzen dira. Era berean, eztabaida akademikoa zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzen zaie.Ondoren, prestakuntza-saioetan parte hartu duten ikastetxeen artean txapelketa bat antolatzen da, saioetan zehar landu den galdera beraren inguruan. Horrela, ikastetxe bakoitzak talde kopuru mugatu bat aurkeztu dezake Bilboko Eztabaida Ligaren barruko eztabaida akademikoko txapelketara. Eztabaida akademikoko txapelketa ekimen garrantzitsua da; izan ere, parte-hartzaileen eztabaidarako gaitasunak probatzeaz gain, pentsamendu kritikoa, ikerketa zorrotza, komunikazio eraginkorra eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu.
Hartzaileak:
Batxilergoko 1. mailako ikasleak.
Data:
Urtarriletik apirilera. Ordu beteko saioa bi asterik behin.
Baldintza:
Izen-ematea gelaka egiten da
Eskatzailea:
Ikastetxeetako arduradunak


