Euskara Zuzendariordetzak, gure hiria hobeto ezagutzeaz batera, aisialdian euskararen erabilpena suspertzeko asmotan Bilboz BaDakit tribial tankerako jolasa argitaratu du Argia astekariaren laguntzarekin.
Honako galdera hauek aurkitu ditzakegu:
- Zeintzuk izan ziren Bilboko lehen hiru kaleak?
- Zein estilotakoa da San Nikolas eliza?
- Zergatik esaten zaio ‘Botxo’ Bilbori?
- Zein da Santo Tomas eguneko ospakizunaren jatorria?
- Zein da Zamudio, Derio eta Bilboren arteko mugan dagoen mendia?
- Noiz sortu zen Athletic futbol taldea?
Beti izan dituzun galderei erantzuna emateko.
Ezaugarriak:
- 2-36 partaidek joka dezakete partida bakoitzean.
- Guztira 1.500 galdera daude; gai bakoitzeko 250 galdera-erantzun koloreetan banatuta: artea, historia, kirola, natura, jaiak eta kultura.
Hartzaileak: Adin guztietako partaideei zuzendua
Informazio osagarria:
Bilboko liburu dendetan salgai.