Azalpena:
Nabarmena da merkataritzak gure hirian duen garrantzi sozioekonomikoa eta, ondorioz, linguistikoa; are gehiago, kontuan hartzen badugu merkataritza jardunak harrapatzen duen esparru geografikoa Bilboko udalerriaren mugez gain inguru zabal batean hedatzen dela.
Hori dela eta, Euskara Zuzendariordetzak 2005 urtean ekin zion modu sistematiko batez hiriko merkataritza sektorean euskara normaltzeko ahaleginari.
Proiektu hau etapa desberdinen bidez diseinatu eta aplikatu da: hasierako fasean, Bilboko merkataritza sistemaren egoera sozioekonomiko eta soziolinguistikoaren diagnostiko zehatza egin zen. Lehen diagnostiko horren balorazioan oinarriturik, Bilboko merkataritza eskaintza eta eskariari zuzendutako lan-ildo desberdinak jorratzea planteatu zen ondoko eremuetan: komunikazioa, prestakuntza eta euskararen erabileraren sustapena. Ildo hauetan garatzen diren jarduerak egokitu egiten dira, momentuko egoeraren eta ebaluazioaren arabera.
Biribilko egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.
Informazio gehiago: www.biribilko.com