Bilboko Udalak Euskal Jolasak eta Jokoak egitasmoa antolatzen du, Bizkaiko Ikastolen Elkarteen gidaritzapean, eta Bilboko ikastetxeekin elkarlanean.
Gizakiak betidanik hartu ditu jolasak eta jokoak bere inguru sozialarekin harremana izateko tresnatzat. Horretan oinarrituz eta taldearen kohesioa bultzatzen duten euskal jolas eta jokoen bitartez, euskararen erabilerarako esparru berriak sustatzeko proiektua burutu du Bizkaiko Ikastolen Elkarteak.
Egitasmo honen helburuen artean daude euskararen erabilerari lotutako euskal jolas eta jokoen espazioa garatzea, baita neska eta mutilen garapen integrala garatzeko ekimena bultzatzea, talde sentimendua lantzearekin batera.
Bizkaiko Ikastolen Elkartea harremanetan jartzen da baldintzak betetzen dituzten ikastetxeekin.
Parte hartu duten ikastetxeetan jolas eta jokoei buruzko unitate didaktikoa landu ondoren, topaketa batzuk antolatzen dira ikastetxeen eremuetatik kanpo. Topaketetan 20 bat ikastetxetako 1.200 ikaslek parte hartzen dute.
Hartzaileak: D edo B ereduko Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak.
Data: Ikasturtean zehar, eskola orduetan.
Lekua: Ikastetxean bertan
Informazio osagarria: Euskal Herriko Ikastolak: 943 445 108