Azalpena:
“Euskararekin irabazi egingo duzu” leloarekin Udalak euskara eguneroko bizitzan eta alor guztietan (maila pertsonalean, familian, lanean) ikastearen eta erabiltzearen abantailak azpimarratu gura ditu.
Bilbok 17 euskaltegiko sarea dauka, eta, iaz, 8.300 pertsona inguru matrikulatu ziren haietako batean edo bestean. Ikasleak, gehien bat, emakumeak dira, goi mailako ikasketak dauzkate, eta 16 eta 45 urte bitarteko adina dute. Ikasturte honetarako, ohiko klaseak eta era guztietako mailak ez ezik, barnetegietako egonaldiak eta taldeentzako eta enpresentzako ikastaro bereziak eskaintzen dira.
Hartzaileak: 16 urtetik gora.
Data: Urte osoa.
Informazio osagarria:
- Bilboko Udalak, urtero-urtero, euskara ikasteko laguntzetarako deialdi bat egiten du Bilbon erroldatuta dauden gurasoentzat, denbora libreko begiraleentzat eta errenta txikia duten pertsonentzat. Iaz 422 dirulaguntza eman ziren.