Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetzan Hala, Birala! izeneko kultura digitalari buruzko 4 eguneko kanpusa antolatzen dute oporraldietan. Egunero, lau ordu eta erdiz, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzaz, gai hauek jorratzen dira: animazioa, euskarazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak eta bideoen edizioa.
Egitasmoaren helburuak dira: euskarazko ikus-entzunezko edukien sormena eta teknika lantzea; sare sozialen erabileraren inguruan hausnartzea eta ikuspegi kritikoa lantzea; euskarazko bideojokoen munduan murgiltzea eta unean unean modan dauden eta gehien erabiltzen diren sare sozialen eduki, erreferente eta tendentziak euskaraz lantzea.
Hartzaileak: 2012 – 2013 urteen artean jaiotakoak
Data: Oporraldietan
Ordutegia: 9:30 – 14:00
Lekua: Euskararen Etxea
Prezioa: 17 €
Informazio osagarria:
- Izena emateko www.bilbao.eus web orriko Agenda atalera sartu behar da. Aktibatuta egongo da bakarrik izena emateko epean.
- Informazio gehiago: info@azkuefundazioa.org / 944 028 081