Azalpena:
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak, elkarlanean, hala, Birala! izeneko lantegiak antolatu dituzte Euskararen Etxean. Lantegi hauetan, gaztetxoak sare sozialen munduan euskaraz murgilduko dira eta video grabazio eta edizio teknika berrietan trebatzeaz gain, euskarazko erreferenteak, influencerrak eta hainbat plataformatako joerak (tiktok, youtube, twitch, instagram…) ezagutu eta landuko dituzte.
Lantegi guztiak doan dira eta plazak mugatuak dira. 3 orduko iraupena izango dute eta 11 eta 12 urte bitarteko bilbotar gaztetxoek parte-hartu ahalko dute bertan. Formakuntza saio dibertigarri eta praktikoak izango dira!
Euskara eta Hezkuntza Sailak hartzaile guztiei informazio-orria bidaliko die beraien etxeetara programan parte hartzera anima daitezen.
Lantegietan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena online ematea Bilbao.eus orriaren “Agenda” ataletik sartuta. Izena eman ahala beteko dira plazak. Plazak beteta daudenean itxaron zerrenda irekiko da. Lantegian plazaren bat libre geratuko balitz, itxaron zerrendatik plazarik lortu ez duen lehenengo pertsonari deituko zaio.
Hartzaileak: Bilbon erroldatutako 11-12 urteko gaztetxoak.
Data: Ekaineko azken astean eta Gabonetan.
Lekua: Euskararen Etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo) (Metroz: San Ignazioko geltokia; Bilbobusez: 10, 13, 18 eta 71 lineak).
Informazio osagarria:
- hala, Birala! Fundazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak oinarritzat hartzen dituena.
- Izena emateko joan www.bilbao.eus web orriko Agenda atalera. Aktibatuta egongo da bakarrik izena emateko epean.