Azalpena:
Euskararen aldeko jarrera eta euskara erabiltzea da egitasmo honen egiteko nagusia. Euskararen normalizazio prozesuan, kultur jarduerek duten garrantzia uka ezina da, eta euskararen erabilera sustatzearren, erabilpen askeko esparruetan euskarazko eskaintza zabaltzea ezinbestekoa da. Hori dela eta, erakargarria eta berritzailea den euskarazko eskaintza kulturala eskaintzea da egitasmo honen helburu nagusietakoa.
Hartzaileak: 10-18 urte bitarteko gaztetxoak.
Data: otsaila-maiatza.
Lekua: Barrutietako udaltegiak, Bilborock – La Merced,
Informazio osagarria: Harrapazank! Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) ezarritako helburuak -euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura- oinarritzat hartzen dituena.
Harrapazank programak hainbat proiektu biltzen ditu, guztiak gazteen gustu eta neurrira.
- HARRAPAZANK ESZENA: Bilboko artista gazteentzako talentu lehiaketa da. Lehiaketak bi kategoria ditu (Junior eta Senior)
- ARRATSALDEAK: Arratsaldeetan bi orduz hainbat jarduera probatzeko aukera: teknologia, sorkuntza, gorputza mugitzea eta urban artea tailerrak.
Ikuskizun eta tailer guztiak dohainik dira. Programan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. Izen emate epea liburuxkan dago.
Web orria: www.harrapazank.eus
Bideoak: http://harrapazank.eus/bideoklipak/
Argazkiak: https://www.instagram.com/harrapazank/
Twitter: https://twitter.com/Harrapazank_Fan
Facebook: https://www.facebook.com/harrapazank/