Ikusi eta Ikasi aisia, kultura eta heziketa uztartzen dituen kultur zirkuitua da, Bilboko haurrei euskaraz jostatzeko aukera eskaintzea helburu duena.
Eskaintza gustagarria izan dadin, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak uztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak… Kasu guztietan, berebiziko garrantzia eman zaie gizabidearekin eta aukera berdintasunarekin zerikusia duten baloreei.
Hartzaileak: 4 eta 10 urte tarteko umeak
Data: Urtarrila-apirila
Lekua:
- Begoñako udaltegia: Club Deportivoren Zirko Amateurren kalea, 2.
- Basurtuko Udaltegia: Zankoeta kalea 1
- Deustuko Bidarte udaltegia: Agirre Lehendakariaren etorbidea, 42.
- Castañoseko udaltegia: Castaños, 11
- Errekaldeko udaltegia: Altube zeharkalea, 6
- Abandoko udaltegia: Elkano 20-22
- Santutxuko udaltegia: Remigio Gandasegi Monseñorearen kalea, 6
- Zorrotzako udaltegia: Clara Campoamor, 1
- Olabeagako udaltegia: San Nikolas de Olabeaga kalea, 33
- Ibaialdeko liburutegia: Ibaialde, 3
- Epalza Alargunaren ikastetxea: Tiboli kalea, 5
- Iruarteta Ikastetxea: Juan de Garay 51
- Zamakola- Juan Delmas ikastetxea: Zamakola kalea, 174
- Karmen Aretoa: Indautxu plaza z/g
Informazio osagarria:
Ikusi eta Ikasi Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera antolatutako ekimena da, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen dituena.
Helburua euskaraz aritzera animatzea da.
Zirkuiturako ekitaldiak arreta handiz aukeratu dira, eta gehienek ikusleen parte hartzea eskatzen dute, umeak ikusle soilak izatetik ikuskizunaren parte izatera pasa daitezen.
Ikuskizunez gain zenbait tailer antolatzen dira:
- Ikusi eta Ikasi tailerrak Familian: 4 eta 8 urte bitarteko umeentzako tailerrak. Umeek gurasoetako batekin parte hartuko dute.
- Ikusi eta Ikasi tailerrak Lagun artean: 8 eta 10 urte bitarteko umeentzako tailerrak. Umeek besterik ez dute parte hartuko, guraso gabe.
Ikuskizun eta tailer guztiak dohainik dira. Tailerretan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik izena ematea. Izen emate epea eta lekua liburuxkan agertzen dira.
- Ikusi eta Ikasi 2020
- Ikusi eta Ikasi Lagun artean 2020
- Tailerretan online izena ematea: www.bilbao.eus (Agenda atalean izen emate epea zabalik dagoenean)