Azalpena:
Gero eta haur eta gazte gehiagok ikasten dute euskarazko ereduetan, D eta B ereduetan. Ikas-prozesu osoa euskaraz egin ondoren, batxilergoa edo lanbide heziketa egiten hastean ez dute euskarazko ereduan ikasten jarraitzen. Euskara Sailak eta ALKARBIDE bilguneak (Bizkaiko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilguneak) bultzatutako kanpaina honen helburua da gazteak animatzea batxilergoan eta lanbide heziketan euskarazko ereduan ikasi dezaten; horretarako, beraien bizitokitik hurbil dituzten eskaintzen berri ematen zaie, lagungarri izango zaielakoan.
Gazteei etxera bidaltzen zaien foiletoan www.nahidudalako.eus web orrian sartzeko gonbita egiten zaie. Horri horretan Bizkaiko 6 eskualdeetako ikastetxeetan egin daitezkeen ikasketak, ikastetxeen datuak (helbidea, telefonoa, posta elektronikoa) eta horietara heltzeko erabili daitekeen garraio publikoaren (Bizkaibus, Euskotren, Metro, Renfe, Feve) gaineko informazio guztia bildu da.
Hartzaileak: DBHko 4. maila amaitzen dauden gazteak
Data: Ikasturte amaiera baino lehen
Informazio osagarria: Irakaskuntza Bilbon
Nahi dudalako! egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.