Zinema Euskaraz egitasmoan euskaraz sortutako edota euskarara bikoiztutako pelikulak ikusteko aukera ematen zaie Bilboko ikasleei beraien artean euskararen erabilera bultzatzeko.
TINKO EUSKARA ELKARTEA eta IRUDI BIZIAK ELKARTEA arduratzen dira baldintzak betetzen dituzten ikastetxeekin harremanetan jartzeaz. Horrez gain, film bakoitzari dagokion material didaktikoa banatzen dute, pelikula ikusi aurretik baloreak lantzeko (adiskidetasuna, inmigrazioa, ingurugiroari errespetua…).
Pelikulak aukeratzean kontuan izaten da nortzuk diren ikus-entzuleak; Lehen Hezkuntzako ikasleak edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.
Urtero, ikasturtearen barruan, 26 zinema-emanaldi inguru izaten dira eta 45-50 ikastetxetako 9.000 ikasle baino gehiagok parte hartzen dute.
Besteak beste, honako pelikula hauek eskaini dira, hezkuntza mailaren arabera:
- Haur Hezkuntza: Grufaloa, Harri Zopa…
- Lehen Hezkuntza: Elkano, Ainbo: Amazoniako Gerlaria, Nire Zirkua, Tess eta Ni…
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Ikasgela Hegalaria, Artikoko Ipuina, Belfast, Agur Etxebeste!…
Hartzaileak:
D eta B ereduetan ikasten duten Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
Data:
Ikasturte barruan, eskola orduetan.
Lekua:
Bilboko zenbait areto komertzialetan.
Informazio osagarria:
Tinko Euskara Elkartea: tinko@tinkoeuskara.eus / 943 310 036
Irudi Biziak: irudibiziak@irudibiziak.com / 944 166 677