Egitasmo honetan euskaraz egindako edota bikoiztutako pelikulak proiektatzen dira euskararen erabilera sustatzeko eta gazteria hizkuntza horretan komunikatzera bultzatzeko.
Hartzaileak: D eta B ereduetan ikasten duten haur eta gazteak
Data: ikasturte barruan
Lekua: Bilboko zenbait areto komertzial
Baldintzak:
- D eta B ereduak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleak
- Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak
- Euskarazko pelikula komertzialak
- Eskola-orduetan
TINKO EUSKARA ELKARTEA eta IRUDI BIZIAK enpresak arduratzen dira baldintzak betetzen dituzten ikastetxeekin harremanetan jartzeaz. Horrez gain, film bakoitzari dagokion material didaktikoa banatzen dute, baloreak lantzeko (adiskidetasuna, immigrazioa, drogak…) pelikula ikusi aurretik.
Pelikulak aukeratzean kontuan izaten da nortzuk diren ikus-entzuleak; Lehen Hezkuntzako ikasleak edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak.
Zinema euskaraz egitasmoak Euskara Sustatzeko Ekintza Planak (ESEP) ezarritako helburuak -hizkuntzaren transmisioa, kalitatea eta zerbitzugintza- oinarritzat hartzen ditu.