Euskarako Zuzendaritzaren helburua da hirian euskararen normalizazioa bultzatzea, Bilbo gero eta elebidunagoa izan dadin.
Batetik, udalerriari begira egiten du lan, hizkuntza biziberritzeko eta Bilboko kaleetan euskararen erabilera areagotzeko. Horretarako, “Bilboko AROA Plan Estrategikoa 2025-2025” dago martxan, eta bertako helburuei jarraituz antolatzen dira ekintzak.
Bestetik, Udalak modu orekatuan ele bietan funtziona dezan, Udal administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana 2023-2027 dago martxan, eta hainbat neurri eta jarduera proposatzen dira Udala gero eta euskaldunagoa izan dadin.
Horrez gain, Udal barruko Erabilera Planaren baitan, Bilboko Udaleko Gobernu Batzordeak, 2022an, Bilboko Udalean hizkuntzak kudeatzeko Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak onartu zituen. Hiru dira Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideen helburu nagusiak:
- Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea eta berdintasuna lortzea herritar horiek Bilboko Udaleko sailekin edo Bilboko udal erakundeekin harremanetan jartzen direnean.
- Euskararen erabilera normalizatzea eta sustatzea Bilboko Udaleko sailetan eta udal erakundeetan, euskara ere zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan dadin.
- Bilboko Udalaren eta bere udal-erakundeen jarduera-eremu guztietan hizkuntza ofizialen erabilera arautzea.
Euskarako Zuzendaritzaren jardueren berri izateko gure webgune eta sare sozialak ditugu:
Facebook: https://www.facebook.com/BilbonEuskaraz/
