Bilbon euskara hizkuntza ofiziala da, gaztelaniarekin batera. Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak ematen diote euskarari hizkuntza ofizialaren estatusa Bilbon.
Hizkuntza ofizialaren estatusaren ondorioz, lege-mailan euskararen inguruko eskubide eta betebeharren multzoa osatu da. Hori dela eta, herritar guztiei aitortzen zaie, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean, herri administrazioarekiko harremanetan euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea, eta beren aukerako hizkuntza ofizialean hartuak izatekoa.
Euskarako Zuzendariordetzak lan egiten du Udalak ematen dituen zerbitzuetan herritarren hizkuntza eskubideak bermatu daitezen, bai eta herritarrek jarritako kexa eta iradokizunak jaso eta bideratu daitezen ere.
Esteka honetan duzu Bilbon eragina duen hizkuntzari buruzko araudiaren zerrenda, Nazioarteko, Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko araudiaren arabera sailkatuta.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskaltzaindiak eskuragarri du Hizkuntza-zuzenbidearen testu-bilduma, hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusien sorta.