Zer da euskalduntzea-alfabetatzea?
Euskalduntzea:
Euskalduntzea da euskararik ez dakienak euskara ikastea. Beraien ama-hizkuntza euskera izan ez duten herritarrek joko dute euskalduntzera. Hizkuntza trebetasun guztiak lantzen dira: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. Euskalduntzean euskara estandarra lantzen da nagusiki, euskera batua, eta bere eremuko euskalkiko irakurmenak eta entzumenak ere bai.
Alfabetatzea:
Lehendik euskeraz dakitenei irakurtzen eta idazten irakastea. Euskera ama-hizkuntza izan dutenek eta euskalkiren bat (gure hizkuntza eremuan, bizkaiera) erabiltzen dutenek joko dute alfabetatzera. Gehien landuko dituzten trebetasunak irakurmena eta idazmena izango dira. Alfabetatzean hizkuntza eremuko euskalkiaren arauetatik abiatu eta euskara baturantz jauzia egiten da.
Zeintzuk dira euskara ikasteko aukerak?
-
- Eskola presentzialetan
- Autoikaskuntza ordenagailu bidez
- Bestelako ikaskuntza: