Apirila letren hilabetea da AlhóndigaBilbaon. Hori dela eta, diziplina artistiko guztiak kontuan hartzen dituen egitaraua eskainiko dute, eta, bertan, hitza bera izango da leitmotiva. Apirilaren 11tik 21era, Gutun Zuriaren, hau da, Bilboko Nazioarteko Letren Jaialdiaren seigarren edizioan, letren munduko pertsona ospetsuek hartuko dute parte. Hitzak euren grina handia dira, eta irakurketatik idazketara nola igaro ziren azalduko digute.
Hitza bera beste adierazpen artistiko batzuen ardatz nagusia ere izango da: jaialdiari hasiera emango dion Jon Ugarriza koreografo bilbotarraren ‘Gutun Zuria’ dantza-ikuskizuna, Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Xabier Erkizia soinu-adituaren ‘Txori Mugalariak’ saiakuntza-kontzertua edo Okcar Alegría errealizadorearen ‘Emak Bakia Baita!’ (‘La casa Emak Bakia’) filmaren emanaldia, besteak beste. ‘Hemen hasten da istorioa’ ikuskizunaren eskutik, apirilaren 2an Haur eta Gazteentzako Liburuen Nazioarteko Eguna egingo da Atarian; eta Bilboko Koraleko Euskaria abesbatzaren errezitaldia, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.