Bi erakundeen lankidetza harremana urteetakoa da euskararen alde.
Zazpi kaleetako dendetan 20.000 poltsa berrerabilgarri oparituko dituzte euskara bultzatzeko
Banaketa Bilboko Udaleko Euskara Sailaren eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartearen arteko hitzarmen-akordioari esker egingo da.
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Hitzarmenari esker fundazioak 2011 urtean egingo dituen jarduerak zati batean finantzatuko ditu Bilboko Udalak.
Euskarazko animazio film baten inguruko jarduerak azaltzen dituen erakusketa
Erakusketa ikusgai izango da Campos antzokian maiatzaren 4tik 10era.
“Berbak hariz josten” izango da Mendebalde Kultura Alkarteak antolatu duen XV. Jardunaldiaren izenburua
Maiatzaren 6an eta 7an Euskaltzaindiaren aretoan izango diren berbaldietan oraingo euskarak beste hizkuntza batzuekin dituen harremanak aztertuko dituzte.
XX. mendeko hizkuntzalaritza arloko lan bi argitaratuko dira berriro
Mendebalde Kultura Alkarteak, Euskara Sailaren laguntzarekin, Pablo Zamarripa eta Mikel Zarate bizkaitar hizkuntzalarien lan bi argitaratuko ditu atzera.
Bilbori buruzko Sinposioa
"Bilbo: Gunea, zabalkundeak eta mugak" izango da Bilbori buruzko historia dela eta antolatu den XV. sinposioaren izenburua.
Korrika laster Bilbon
Apirilaren 15ean, arratsaldeko zortziak eta laurdenetan pasatuko da Korrika udaletxearen aurretik.
Xabier Gereño bilbotar eredugarria joan zaigu
Xabier Lopez de Gereño Arrarte euskaldun eta euskaltzale polifazetikoa barikuan hil zen, apirilaren 8an, 86 urte zituela.
Ana de Castro: “Erronka Bilbo euskalduntzea da; bideen eraginkortasuna da kontua, hizkuntza ohiturak aldatzea ez baita egun bateko operazioa”
Ana de Castro Rubalkaba Bilboko Udaleko Euskara zinegotzia da. Euskarak administrazioan bizi duen egoera, azken urteotan izandako garapena eta hiritarrei begira abiatutako hainbat egitasmo izan ditu hizpide. Aurrera ere begiratzen du, ordea, eta hiriaren euskalduntzea du ordurako helburu.