BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DU HARRAPAZANK PROGRAMAREN BESTE EDIZIO BAT, GAZTEENTZAT EUSKARAZKO AISIALDIA ESKAINTZEN DUENA
Bilboko Udalak Harrapazank programaren beste edizio bat jarri du abian, 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzako doako aisialdi-programa. Programaren helburu nagusia da gazteen artean euskararen erabilera sustatzea astialdiko eta aisialdiko espazioetan eta, aldi berean, gazte euskaldunak elkarrekin partekatzeko eta dibertitzeko espazioak sortzea.