BILBOKO UDALAK SENTSIBILIZAZIO KANPAINA BAT JARRI DU ABIAN, HERRITARRAK EUSKARA ERABILTZERA ANIMATZEKO
Bilboko Udalak abian jarri du sentsibilizazio-kanpaina bat, herritarrak animatzearren euskara erabiltzera. "Bilbon euskaraz" leloarekin, ekimena herritar guztientzat da, baina, batez ere, euskaraz komunikatzeko gai direnentzat, euskara egin dezaten gonbidatzeko.