UDALAK AISIALDIKO BEGIRALEEN TREBAKUNTZARAKO AISIOLA, GAZTETXO ESKOLA ETA URTXINTXA ESKOLA ELKARTEEN LANA SARITU DU EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEAN
Bilboko alkate Juan Mari Aburto Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta Udalak urtero antolatzen duen omenaldiaren buru izan da. Aurten, Bilboko Udalak aisialdiko begiraleentzako euskarazko trebakuntzan diharduten hiru elkarteren lana eta konpromisoa eskertu nahi izan du, eta, hala, Aisiola elkartea, Urtxintxa Eskola eta Gaztetxo Eskola saritu ditu