Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak lankidetzan Hala, Birala! izeneko kultura digitalari buruzko kanpusa antolatu dute. Egunero, lau ordu eta erdiz, hezitzaileek gidatuta eta adituen laguntzaz, gai hauek jorratuko dira: animazioa, euskarazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak eta bideoen edizioa.
Darabilbo programa Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, aisialdian eta dohainik euskararen erabilera sustatzeko xedea duena; euskara hobetu nahi dutenentzat edo, besterik gabe, euskaraz dibertitu nahi dutenentzat da.
Bilboko Udalak bat egiten du Gaitu kanpainarekin, eremu digitalean euskararen presentzia handitzen laguntzeko. Kanpaina horretan honako erakundeek parte hartuko dute, besteak beste: Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak, Librezaleak elkarteak, Euskaltzaleen Topaguneak eta beste hainbat udalek, euskara elkartek eta euskaltegik.
Arriaga Antzokiak euskaraz estreinatuko du antzerkirako bere ekoizpen berria, Festen, María Goiricelayak zuzendutako obra gordin eta itzulingururik gabea, Thomas Vinterbergen film ikonikoan oinarritutakoa
Darabilbo programa Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegien Sarearen proiektu bat da, aisialdian eta dohainik euskararen erabilera sustatzeko xedea duena; euskara hobetu nahi dutenentzat edo, besterik gabe, euskaraz dibertitu nahi dutenentzat da. Programa horretako…
Euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzea da Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia Euskaltzainburuak gaur goizean sinatu duten lankidetza-hitzarmenaren xedea; Euskaltzaindiaren egoitzan izan da sinatzeko ekitaldia, Bizkaiko hiriburuko Plaza Barrian.
Urtero irailean ohikoa izaten denez, Udalak ostera ere ekin dio aurten Bilboko euskaltegien aldeko kanpaina bati. “Euskarari baietz” leloarekin, Udalak animatu egin nahi ditu euskaraz ez dakitenak, edo ikasten edo hobetzen jarraitu…
«Eman Giltza» ekimenaren aurtengo edizioaren bigarren saria Alaitz Duarterentzat izan da, Santutxun bizi den eta ume bi dituen bilbotarrarentzat. Eider Inunciaga Euskarako zinegotziak eman dio saria: euskarazko jolasen sorta bat.