UDALAK BILBOKO EUSKALTEGIETAN MATRIKULA EGITERA ANIMATU NAHI DITU HERRITARRAK
Bilbo gero euskaldunagoa izateko helburuarekin jarraituz, Euskara Nonahi izeneko kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Eider Inunciaga Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak eta Bilboko 17 euskaltegietako ordezkariek, Jorge Oteizaren Oboide Aldaera eskulturan.