Bilboko Udaleko Euskara Zuzendariordetza eta Bilboko Euskaltegi Sarearen elkarlanari esker, “Darabilbo. Erabili euskara Bilbon” egitasmoa martxan dago uriko barrutietan euskaldunei euskara praktikatzeko aukera gehiago emateko.
Harrapazank! programan parte hartzeko izen ematea zabalik!
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, berriro ere gazteentzako Harrapazank programa jarri du abian.
Gazteen gustu eta neurriko hamaika bidaia prestatu ditugu. Aukeratu zure bidea eta harrapatu zure aukera!
XXIII. Jagon Jardunaldia: “Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi”
Hizkuntza gutxiagotuak hizpide Iruñeko nazioarteko biltzarrean.
Begiratu zer egin dezakezun hilabete honetan Darabilbon!
Bisita gidatuak, gozogintza tailerrak…
Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXXI. edizioa
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXXI. edizioa abian jarri du. Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Zuzendariordetzan.
Bilboko Udalak omenaldia egingo dio Verdes liburudenda dagoeneko desagertuari Euskararen Nazioarteko Egunean
Omenaldi honen bidez, Udalak ezagutza agertu nahi die liburudenda mitiko horren sortzaile eta langileei, beren lanagatik (1906an sortu zuen Emerito Verdes jaunak). 1973an, beren gain hartu zuten liburuena Asun Zuluagak eta Javier Escuderok, zeinak liburu-dendako langile baitziren, eman zioten jarraipena euskal kulturaren zabalkundea egiteko zeregin horri, harik eta 2005ean itxi zen arte.
Hasi da 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak antolatutako “B-Tuber-izan euskal Youtuberra” tailerren bigarren edizioan izena emateko epea
Tailerrotan, euskaraz bideoak sortzeko beharrezko ezaguera teknikoak eskuratzeko hasiberrientzako ikastaroa eskainiko dute. Hala, bideoak editatzen eta YouTube kanalaren bitartez ezagutzera ematen irakatsiko dute. Horrez gain, aurreko edizioan parte hartu dutenentzako erabileran sakontzeko beste tailer bat eskainiko da.
Berbagunea VII. edizioa euskaraldiaren barruan
Berbagunearen zazpigarren edizio hau Azkuna Zentroko atarian egingo da azaroaren 27an, 09:30etik 19:30era. Goiburua: “euskara euskaraz partekatzea”.
Euskaraldia: jaso zure txapa
Lortu Ahobizi edo Belarriprest txapa zure auzoko banaketa gunean azaroaren 19tik aurrera.
Badator Euskaraldia!
Azaroaren 20an hasiko da txapa banaketa. Ikusi egitaraua hemen.