Leloak originala, laburra eta erakargarria izan behar du.
Abian da gazteentzako Harrapazank programa
Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta kultur eskaintza berritzeko, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du dagoeneko sustraituta dagoen Harrapazank programa.
Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak “Ikusi eta Ikasi” programaren 9. Edizioa jarri du abian
Urtarrilaren 14an hasiko da 30 jarduera baino gehiago batzen dituen edizio hau.
Abian da Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXV. edizioa
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXV. edizioa abian jarri du. Bilbon erroldatuta dauden 8 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte lehiaketan eta lanak urtarrilaren31 baino lehen aurkeztu behar dira Euskara Zuzendariordetzan.
XI. Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketa martxan da Otxarkoagan
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ipuinak euskaraz nahiz gaztelaniaz idazteko aukera izango dute eta urtarrilaren 31 izango dute lanak aurkezteko azken eguna.
“Gabonetan euskaraz blai” egitasmoa izango da abenduaren 27an
3-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ikuskizun bat eta hainbat tailer izango dira ekitaldiaren baitan.
Arkaitz Estiballesek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bigarren aldiz
4.000 lagunetik gora elkartu ziren Miribillan finala zuzenean jarraitzeko.
Dagoeneko erabakita daude Bizkaiko Bertsolari Txapelketa jokatuko duten bertsolariak
Abenduaren 15ean jokatuko da final handia Miribillako Bilbao Arenan. Sarrerak aurrez salgai izango dira baina egunean bertan eskuratzeko aukera ere izango da.
Bilboko Udalak omenduko dauz uriko euskaltegiak, Euskararen Nazioarteko Egunean
Bilboko Udalak Euskararen Nazioarteko Egunean euskararen irakaskuntzako zortzi talde handiei, euskaltegi alegia, omenaldi bat eskaini gura izan deutse.
Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak “Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu ditu
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak eta interneteko Nontzeberri.com kultur atariak “Bilblogari” euskarazko blogen lehiaketako sariak banatu dituzte. Hiru kategoriatan eman dira sariak: blog pertsonalak, taldeko blogak eta blog tematikoak.