Bilboko Udalak bat egiten du Gaitu kanpainarekin
Bilboko Udalak bat egiten du Gaitu kanpainarekin, eremu digitalean euskararen presentzia handitzen laguntzeko. Kanpaina horretan honako erakundeek parte hartuko dute, besteak beste: Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak, Librezaleak elkarteak, Euskaltzaleen Topaguneak eta beste hainbat udalek, euskara elkartek eta euskaltegik.