BILBOKO UDALAK RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO XXXVI. IPUIN LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALDU DU
Bilboko Udalak Rafael Mikoleta euskarazko ipuinen Lehiaketaren XXXVI. edizioan parte hartzeko izena emateko epea ireki du. Lehenengo euskal gramatikaren egilearen omenez egiten den lehiaketaren helburua da 8 eta 16 urte bitarteko Bilboko ikasleen artean euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzea.