Azalpena: Lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleek euskaraz irakurtzea eta idaztea da.
Hartzaileak: 8 eta 16 urte bitarteko gazteak
Data: urtarrila
Oinarriak: XXXIV. edizioko informazio orria (2022. urtea)
Informazio osagarria:
- Nor izan zen Rafael Mikoleta? (Bilbao, 1611-?) Lizentziatua, doktorea eta epailea izan zen, bai eta apaiza eta elizako kabildoko priorea ere. Modo breve de aprender la lengua Vizcayna gramatika liburua idatzi zuen 1653an, baina ez zen argitaratu 1881era arte. Gaur egun gramatika hori Londresen dago, British Museumean. Rafael Mikoletaren gramatika euskal gramatika lantzeko egindako lehenengo saioetarikoa izan zen, eta aipagarriena da Bilboko hizkeran idatzita dagoela.
- Lehiaketa hau 1989an egin zen lehen aldiz eta, dagoeneko, hogeita hamabi hamairu ekitaldi egin dira.
- Udazkenean informazio orria banatzen da ikastetxeetan, barrutietako udaltegietan eta udal liburutegietan.
- Sari banaketa ekitaldia ikasturtea amaitu baino lehen izaten da Udaletxeko Arabiar Aretoan.
- Urtero-urtero 950 ipuin inguru aurkezten dira.
- Edizio bakoitzean irabazleen eta, epaimahaiaren ustez, argitaragarriak diren ipuinak argitaratu eta parte hartzaileen eta ikastetxeen artean banatzen dira.
Argitalpenak:
- Rafael Mikoleta XVIII. Ipuin Lehiaketa: 2006ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XIX. Ipuin Lehiaketa: 2007ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XX. Ipuin Lehiaketa: 2008ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXI. Ipuin Lehiaketa: 2009ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXII. Ipuin Lehiaketa: 2010eko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXIII. Ipuin Lehiaketa: 2011ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXIV. Ipuin Lehiaketa: 2012ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXV. Ipuin Lehiaketa: 2013ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXVI. Ipuin Lehiaketa: 2014ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXVII. Ipuin Lehiaketa: 2015eko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXVIII. Ipuin Lehiaketa: 2016ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXIX. Ipuin Lehiaketa: 2017ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXX. Ipuin Lehiaketa: 2018ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXXI. Ipuin Lehiaketa: 2019ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXXI. Ipuin Lehiaketa: 2020ko argitalpena
- Rafael Mikoleta XXXI. Ipuin Lehiaketa: 2021eko argitalpena