BERBAGUNEAREN X. EDIZIOAK 1.500 PERTSONA BILDUKO DITU AZAROAREN 23AN SAN MAMESEN
Guztira 1.500 lagun bilduko dira azaroaren 23an San Mamesen egingo den Berbagunearen X. Edizioan, klubak 125 urte betetzen dituen urtean.
Asko dira euskararen alde egiten eta euskararen presentzia handitzen ahalegintzen diren Bilbok elkarteak. Elkarte horiek Udalaren lana osatzen dute Bilboko auzo guztietara kultura, kirola eta abarretako arloa jorratzen duten ekintzekin.