BERBAGUNEAREN X. EDIZIOAK 1.500 PERTSONA BILDUKO DITU AZAROAREN 23AN SAN MAMESEN
Guztira 1.500 lagun bilduko dira azaroaren 23an San Mamesen egingo den Berbagunearen X. Edizioan, klubak 125 urte betetzen dituen urtean.
Gurasoek garrantzi handia dute seme-alaben hizkuntzaren geroratzean. Hori dela eta, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak indar berezia jartzen du gurasoengan eraginez zenbait programaren bitartez; esate baterako, umeak eskolaratzeko Eman Giltza programaren bitartez, edo umeen aisialdian eragiten duen Ikusi eta Ikasi programarekin. Horrez gain, gurasoen euskara trebakuntzan sakontzen dutenak ere badira.
Lotura interesgarriak: